Sariketara
eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu behar dira. Nahitaezkoa da jatorrizkoak eta euskaraz sortutakoak izatea, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso ez dutenak edo argitaratuak izan ez direnak.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, idazlanaren lagin bat,
15.000-40.000 karaktere bitartekoa izan behar dena aurkeztu behar dute; ez du zertan hasierako zatia izan. Horrez gain, landu nahi duen kontakizunaren azalpena ere entregatu beharko du, bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa, argumentua, egitura, luzera, estiloa eta abar ahal den gehien zehaztuz.
Irabazleak, Ondarroako Udalak emandako 6.000 eurokoa saria jasoko du: erdia irabazlea izendatu ondoren, eta beste erdia idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.
Irailaren 30era arte egongo da zabalik lanak entregatzeko epea, eta lanak helbide honetara bidali behar dira:
mrey@ondarroa.eus. Elkar argitaletxeak zehaztu duenez, irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko, gutxienez 150.000 karaktererekin. Irabazleak, Ondarroako Udalak emandako 6.000 eurokoa saria jasoko du: erdia irabazlea izendatu ondoren, eta beste erdia idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.