Abuztuaren 8an abiatuko dira Mongoliara Helmugak proiektuko hiru kirolari
Ander Txakartegik, Koikili Lertxundik eta Beñat Ormaetxeak egingo dute lehenengo proba. La Otra Mirada laguntza elkarteagaz batera, 3.000 eurotik gorako ekarpen solidarioa gauzatuko duteAzkenean ere heldu da lehenengo proba egiteko momentua. Abuztuare...
Ander Txakartegik, Koikili Lertxundik eta Beñat Ormaetxeak egingo dute lehenengo proba. La Otra Mirada laguntza elkarteagaz batera, 3.000 eurotik gorako ekarpen solidarioa gauzatuko dute
Azkenean ere heldu da lehenengo proba egiteko momentua. Abuztuaren 8an aterako dira Helmugak EuSport proiektuko hiru kirolari Mongoliara. Hara helduta, Ulaan Baatar hiritik 30 kilometrora dagoen aniztasun fisiko, psikiko edo sensoriala daukaten umeentzako eskolarako ekarpen solidarioa gauzatuko dute, eta ostean, Mongolia Bike Challange proba egingo dute. Egitasmoa aurkezteko, prentsaurrekoa eskainiko dute abuztuaren 4an, Bilboko Rekalde Aretoan.Zehatz esateko, lehenengo proba egingo dutenak Ander Txakartegi berriatuarra, Koikili Lertxundi otxandioarra eta Beñat Ormaetxea zornotzarra dira.
Lehenengo ekintza solidarioa gauzatzeko, Helmugak proiektuko kideak Durangoko La Otra Mirada laguntza elkarteagaz aritu dira elkarlanean. «Egin ditugun zozketekin eta ur botila solidarioen salmentekin 3.000 eurotik gora bildu ditugu. Eta hori da eskolari emango dioguna». Ekintza solidarioa abuztuaren 10ean egingo dute. Ostean, abuztuaren 13tik 18ra, sei eguneko proba gogorra egingo dute: Mongolia Bike Challenge.
«Orokorrean nahikoa etapa gogorrak dira, batez ere lehenengo laurak», dio Txakartegik. Lehenengo biak nahikoa gogorrak izango badira ere, hirugarren etapak zailtasun handiak dauzka, besteak beste, desnibelarengatik. «Hirugarren etapa horretan, gaua pasatzeko gauzak eraman behar ditugu gainean. Eta hurrengo egunean 143 kilometro egin behar ditugu, gaua pasatzeko material guztia soinean dugula».
Bosgarren etapa lasaia izango dela aurreratu dute. «Eta azken etapa kronoeskalada izango da». Sailkapen postuen arabera aterako dira kirolariak, banaka.
Babes handia
Helmugak proiektuko kideak etapa guztiak batera egiteko asmoa dutela esan dute.
Herritar askoren babesaz gain, Helmugak proiektuko kideek beste elkarte, talde edota enpresa askoren babesa daukate. Ondoako dira euren babesleak: Forum Sport, Bizkaiko Foru Aldundia, Spiuk, Basati Bike, Jauregi Berria eta Koikili Aterpetxea.
Proba eta ekarpen solidarioa eginda, abuztuaren 20an itzuliko dira kirolariak. Eta hurrengo ekintza Gabonetan egingo dute, Cuban: Titan Tropic.