Mikel Ansola organo jotzaileak Donostian debutatuko du
Mikel Ansola musikari markina-xemeindarrak organo jotzaile legez debutatuko du hilaren 30ean Donostiako San Ignazio elizan, 20:00etan. Emanaldira joateko autobusa antolatu dute Xemein Abesbatzeko kideek.Musikari gazteak aurreratu duenez, momentuz lasai...
Musikari gazteak aurreratu duenez, momentuz lasai dago. Dena dela, emanaldiaren hasieran urduritasun puntua edukiko duela esan du. «Hori normala da. Baina, momentuz, nahikoa lasai nago».
Ansolak ordubete inguruko kontzertua eskainiko du, eta bakar-bakarrik ariko da. «Ikasturtean irakasleagaz batera prestatutako saioa eskainiko dut».
Ondoko musikarien piezak eskainiko ditu: Johann Sebastian Bach, Mendelssohn, Cesar Franck, Johannes Brahms eta Olivier Messiaen.
Autobusez joateko
Beste alde batetik, Xemein Abesbatzak antolatutako autobusa 18:00etan aterako da Markina-Xemeindik. «Autobusean joan nahi dutenek abesbatzeko kideren bati esan beharko diote», argitu dute.