Mutrikuko Master Series Txapelketa erabakiko da Malen egunean
Erkiaga-Aldazabal eta Hormaetxea-Ekhi bikoteen artean erabakiko dira aurtengo garaileak. 22:30ean hasiko da jaialdia. Finalaz gain, beste partida bat eskainiko duteMutrikuko Master Series finala jokatuko da bihar, 22:30ean, Miruaitz frontoian. Gernika ...
Erkiaga-Aldazabal eta Hormaetxea-Ekhi bikoteen artean erabakiko dira aurtengo garaileak. 22:30ean hasiko da jaialdia. Finalaz gain, beste partida bat eskainiko dute
Mutrikuko Master Series finala jokatuko da bihar, 22:30ean, Miruaitz frontoian. Gernika Jai Alai enpresako bi bikote neurtuko dira Malen eguneko finalean: Erkiaga-Aldazabal eta Hormaetxea-Ekhi.Aritz Erkiagak eta Ibon Aldazabalek gutxienekoagatik lortu zuten garaipena finalaurrekoetan, Diego Beaskoetxea eta Unai Lekerikabeaskoaren kontra. Alex Hormaetxeak eta Ekhi Martinezek, berriz, ez zuten hirugarren set-a jokatu beharrik izan, lehen bi set-ak irabazi zizkieten-eta Xabi Barandika eta Eric Irastorzari.
Final lehiatua espero da, eta, gainera, atsedena hartzeko denbora gutxi izango dute Aldazabalek eta Hormaetxeak, gaur bertan, Grand Slameko final laurdenak jokatuko dituzte-eta Beaskoetxearen eta Irastorzaren aurka.
Master Series gehiago
Mutrikuko frontoia ia guztiz bete zen finalaurrekoetan, eta bihar ere hala izatea espero dute antolatzaileek. Finalaren aurretik, gainera, beste partida bat izango dute zesta-puntaz gozatu ahal izateko; Arbe eta Garita eta Aimar eta Amigorena bikoteen artekoa.
Mutrikuko Master Seriearen atzetik Lekeitiokoa jokatuko da uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an. Izan ere, 2017ko Jai Alai World Tourrak txapelketa ezberdinak biltzen ditu. Alde batetik, Gernikako frontoian zortzi bikote ari dira jokatzen, eta Hondarribikoan ere jokatuko dute Grand Slam Txapelketa zortzi bikotek. Markina-Xemeinek eta Mutrikuk bezala, Lekeitiok, Zumaiak, Donostiak eta Gernikak hartuko dute berriz lau bikoteen arteko Master Series txapelketa. Horrez gain, partida bakarreko Openak ere jokatuko dira.
Karmen jaietako lehiak
Gaztetxoen mailako finalak erabakita, profesionalen mailako Markina-Xemeingo Karmen jaietako zesta-punta txapelketa jokatzen hasiko dira domekan Pilotaren Unibertsitatean. 19:00etan hasita, finalerdiak jokatuko dituzte lau bikotek.
Lehen finalerdian, Aimar berriatuarra eta Garita durangarra Iparraldeko Tambourindeguy eta Minvielleren kontra neurtuko dira. Bigarren finalerdiak, berriz, Markina-Xemeingo Arbe eta Irungo Manex eta Meabe eta Etxeba markina-xemeindarrak jarriko ditu aurrez aurre.
3. eta 4. postuak eta finala uztailaren 28an erabakiko dira. 22:30ean izango da hitzordua.