Espainiako Selekzioak
irailaren 2an jokatuko du
Italiaren aurka, eta
5ean Liechtenstein-en aurka. Eta bi partiduetan egongo da atezain ondarrutarra; partiduak 2018an Errusian jokatuko den Munduko Koparako sailkatze partiduak dira. Hasiera baten uste zen Julen Lopetegi Espainiako Selekzioko hautatzaileak Asier Illarramendi mutrikuarra ere hautatuko zuela. Izan ere, ekainean erdilari mutrikuarra ere selekzioagaz aritu zen Kolonbiaren aurkako lagunartekoan eta Mazedoniaren aurkako partidu ofizialean. Azkenean, baina, oraingo honetan Illarramendi ez dago hautatuen artean.