Bihar (abuztuak 26) hasi eta
irailaren 24ra arte itxita egongo da
trinketeko igerilekua. Lekeitioko Udalak inpermeabilizazio lanak egingo ditu tarte horretan, eta bitartean Ondarroako edo Markina-Xemeingo igerilekuak erabil ditzaketela jakinarazi die erabiltzaileei.

Santi Brouard kiroldegiko kantxa.
Igerilekuagaz gain, hobekuntzak burutuko dituzte bai eta
Santi Brouard kiroldegian ere. Aldageletako dutxak eta saunak hobetu eta margotze lanak egingo dituztela azaldu dute. Obra horiek burutzeko ere itxita egon beharko da instalakuntza.
Irailaren 1etik 24ra itxiko dute kiroldegia, hain zuzen.
“Kirol instalakuntza hauen behin-behineko itxiera aurreko bi urteetan hasitako inbertsio plan baten ondorioa da, azken urteetako konponketa eta inbertsio faltaren ondorioz sortutako gabeziak konpondu eta instalakuntzak hobetzeko helburuagaz”, azaldu du udalak.
Bide batez, gimnasioan makina berriak ere ipiniko ditu udalak, eta horrek guztiak
102.419 euroko inbertsioa suposatuko du.