Eraso sexistei aurre egiteko ekintzak, gaur eta bihar, Lekeition
Potxuak Martxanek antolatuta, eraso sexistei aurre egiteko eta herritarrak eraso horien aurrean nola erantzun ahal duten azaltzeko ekintzak egingo dituzte gaur eta bihar, Lekeition.Gaur 19:30ean Eskolapean batzeko deia egin dute. Erasuen aurrian zer? i...
Gaur 19:30ean Eskolapean batzeko deia egin dute. Erasuen aurrian zer? izenburupean, jaietara begira elkarlanean sortu duten protokoloaren nondik norakoak azalduko dituzte. «Protokolo horregaz lortu nahi duguna da eraso sexistak gertatzen direnean jendeak jakitea zer egin behar den edo nora jo behar duen». Halaber, eraso sexisten aurrean herritarrak saretzeak daukan garrantzia ere agertuko dute.
Bihar, ostera, manifestazioa egingo dute, 21:00etan, Tortola kaletik abiatuta. Ekintza Erasotzaileori, kontuz gugaz! lelopean egingo da, eta herritarrei beltzez jantzita joateko deia egin diete.