Zaldubide kaleko zuhaitz baten adarrak moztu behar izan ditu gaur goizean [abuztuak 30] Ondarroako Udalak, adarrak inguru horretan aparkatzen zuten autoetaraino iristen baitziren.
Hain zuzen ere, Zaldupe kiroldegiaren atzeko aldeko hormaren ondoan dagoen zuhaitz handi baten adarrak moztu zituzten, autoen sabaietara ez ezik, bertatik igarotzen ziren zenbait oinezkorentzako traba ere bazirelako.
Zenbait herritar kexu ziren, ikasturtea hasteagaz batera inguru horretan ibiltzen den jende kopurua areagotu egingo delako, eskolara, kiroldegira edo futbol zelaira doazen ikasle eta erabiltzaileekin, eta adarrak arriskutsuak izan zitezkeelako.
Zuhaitzaren adarrak autoen aparkalekura iristen ziren.
Ondarroako Udalak joan den barikuan jakitera eman zuen herriko berdeguneak zaintzen ari direla: «Udala beti saiatzen da, dituen baliabideak erabiliz, herriko behar ezberdinak asetzen eta herritarren eskaerei erantzuna ematen», azaldu zuten udal arduradunek sare sozialen bitartez zabaldutako mezu batean.