Ertzaintzak azaldu duenez, desagertutakoaren bikoteak
15:00ak aldera eman du abisua. Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuetako beharginak emakumearen bila hasi dira eta azkenean 20:05ean aurkitu dute,
bizirik eta hipotermia zantzuekin, Lekeitioko
osasun etxearen inguruan. Ertzaintzak azaldu duenez, bilaketetarako erabiltzen duten Txakur Unitateak aurkitu du emakumea. Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute.
Larrialdi zerbitzuko kideak, emakumea artatzean. Argazkia: SOS Deiak.