Barikuan hasi, eta domekara bitartean, jai giroa nagusituko da Berriatuko Milloi auzoan, izan ere, San Antolin jaiak ospatzeko elkartuko dira auzotar zein gainontzeko herritarrak.
Egitaraua:
- Barikua [irailak 1]:
19:00. Jaien hasiera: Kanpai jotzea, IkurriƱa altxatzea eta Txapligu jaurtiketa.
Ondoren. Pintxo potea.
20:00. 22. Mus Txapelketa (izen ematea 19:30ean, eta 15 euro bikoteko).
SARIAK:
1.- 300 euro eta txapelak.
2.- 160 euro eta garaikurrak.
3.- 100 euro.
4.- 80 euro.
22:30. Erromeria Kalapitxi taldearekin.
- Zapatua [irailak 2]
12:00. Meza auzotarren alde.
13:00. XIV. Txapel jaurtiketa.
14:00. Auzotarren bazkaria.
17:00. 21. Briska Txapelketa (izen ematea 10 euro bikoteko).
SARIAK:
1.- 150 euro eta zapiak.
2.- 100 euro eta garaikurrak.
3.- 70 euro.
4.- 50 euro
18:00. Umeen jolasak: duatloia, aulki jokoak, buruhandiak etabar.
- Domeka [irailak 3]
11:00. San Antolingo meza.
12:30. Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabal.
13:00. Zaldi proba (marka ahalegina): Patxua tabernako zaldia, 2008an Perla zaldiak ezarri zuen marka hobetzeko asmotan.
13:30. Triatloi berezia: Korrika, bizikletaz eta motorrez hiru pertsonako taldeekin.
14:00. Bazkaria auzoko elkartean (tiketak txosnan egongo dira salgai).
17:30. Idi probak, Milloiko 21. Perran Saria idi pare kinttopekoentzat. Federazioko arauekin lehiatuko dute, eta bertako harri zapala erabiliko dute, 200 kg-ko gainzamarekin.
PARTE HARTZAILEAK:
-Lopategi (Billela)
-Zubibarri (Markina-Xemein)
-Bikandi (Berritxu)
Bukaeran. Otzara eder bat zozkatuko dute plazan.