Dastaketa, Mireia Arrillagaren alde
Mireia Arrillaga herriko triatletari datorren urriaren 14an Hawaiin (AEB) lehiatuko den Munduko IronwoMan txapelketara joaten laguntzeko txarriboda eta sagardo festa ospatu ziren atzo eguerdian eta iluntzean, Independentzia plazan. Munduko IronwoMan tx...

Mireia Arrillaga herriko triatletari datorren urriaren 14an Hawaiin (AEB) lehiatuko den Munduko IronwoMan txapelketara joaten laguntzeko txarriboda eta sagardo festa ospatu ziren atzo eguerdian eta iluntzean, Independentzia plazan. Munduko IronwoMan txapelketara joateak daukan kostuaren jakitun, elkarlanean dabiltza Lekeitioko Udala eta Garraitz Kirol Taldea Arrillaga froga garrantzitsu horretara joateko. Hazi fundazioa eta Eusko Labelen laguntzagaz antolatu zuten atzoko ekimena, eta herritar asko bertaratu ziren dastaketara. Hala, Hawaiiko probara joateko aukera gero eta errazago dauka triatleta lekeitiarrak.