Eman odola, nigan bizi. Hori da Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak udako kanpaina bultzatzeko aukeratu duten leloa. Eta kanpainari bultzada eman nahi diote Lea-Artibain ere.
Hala, irailean, eskualde horretako herrietara ere helduko da odola emateko autobusa. Zehatz esateko, irailaren 18tik aurrera,
Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Lekeition batuko dute odola,
hilaren 29ra bitartean. Odolkideak elkarteak deialdi berezia egin die herritarrei, odola ematera joateko.
ODOLA EMATEKO EGUTEGIA, HERRIZ HERRI:
- Markina-Xemein: Irailak 18, plazan, goizez.
- Ondarroa: Irailak 21, Itsasaurren, arratsaldez.
- Lekeitio: Irailak 29. Anbulatorioan, arratsaldez.