Lekeitialde Silloniz Txirrindulari Elkarteak antolatuta, kadeteen mailako txirrindulari lasterketa lehiatuko da, domeka [irailak 3] arratsaldean, Lea-Artibai eskualdeko herrietan zehar. Guztira
62 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.
Lekeitioko Ateatik irtengo dira txirrindulariak
16:00etan, kostako bidetik Ondarroarantz joateko. Lekeitio, Ondarroa, Berriatua, Plazakola, Milloi gane, Oleta eta Lekeitiora arteko buelta bi bider eman beharko dute txirrindulariek helmugara heldu aurretik.
San Antolin Txirrindulari lasterketa
Atea kalean bertan izango da
sari banaketa, eta aurten, ekitaldi berezia ere prestatu dute. Izan ere, aurten txirrindularitza profesionaletik erretiratu den
Amets Txurruka txirrindularia omenduko dute.
Urteak darama Lekeitialde Silloniz Txirrindulari Elkarteak San Antolin jaietako txirrindulari lasterketa nagusia antolatzen, aurtengoa XVI. Oier Elorriaga Memoriala izango da.