Azken urteotako balentria errepikatzeko lehenengo urratsa eman du gaur (abuztuak 31) Urdaibaik. Azken urteetan legez, aurten ere Kontxako Bandera Bermeora ekartzeko gogotsu daude taldeko kide zein zaleak, eta horretarako gaur hutsik ez egitea ezinbestekoa zen. Lea-Artibaiko eta Mutrikuko arraun taldeei dagokienez,
lekeitiarrak eta ondarrutarrak hamargarren eta hamaikagarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Emakumezkoen artean,
Lea-Artibai taldeak hamaikagarren postua eskuratu du.
19:51.62 denboragaz,
Bou Bizkaia izan da azkarrena,
121. Kontxako Banderaren sailkatze estropadan. Beste behin, zazpi txartel egon dira jokoan, eta 24 traineruk lehiatu dute erlojuaren kontrakoa. Hain zuzen, Bermeoko taldea izan da ateratzen azkena.
Aurretik jarritako marka hobetzeko lana zuten talde bermeotarreko arraunlariek, eta ezarritako erronka bete dute.
Hondarribia bigarrenari 3 segundo eta 86 ehuneneko aldea atera zion TKE?Ligako liderrak. Hogeigarren postuan atera da
Ama Guadalupekoa, eta hark markatu du
ziabogan denborarik onena: 10:13.95. Aurreko taldeen artean Oriorena izan da ziabogako denborarik onena, 10:14.60;
Bou Bizkaia-k 10:16.80 markatu du ziabogan.
Faboritoak B multzoan. Bigarren multzoan atera dira bandera lehiatzeko faborito nagusiak, eta beste urte batez ez dute hutsik egin.
Orio sailkatu da hirugarren (19:57.68) eta
Kaiku laugarren, Urdaibairengandik 9 segundo eta 26 ehunenera. Hala, zortzi talde hauek ariko dira zein baino zein gehiago urteko banderarik nagusienetarikoa irabazteko lehian:
Donostiarra, Urdaibai, Hondarribia, Orio, Kaiku, Zierbena, Tiran eta San Juan.
Isuntzako arraunlariak.
Isuntzako arraunlariek estropada oso ona egin dute, eta irabazleengandik 32 segundo eta 20 ehunenera sailkatu dira. Ondarroak 20:24.12 denbora markatu du amaieran.
Halaber, aspaldiko partez,
talde mutrikuarra ere Kontxako Bandera lehiatzeko sailkapen estropadan egon da. Mutrikuk 22:01:42 behar izan ditu estropada amaitzeko.
EMAKUMEZKOAK. Euskotren Ligako irabazleak ez du hutsik egin Kontxako sailkatze estropadan.
San Juan izan da hamabi taldeetan
azkarrena. 11:09:68 denbora markatu dute sanjuandarrek (Hibaika iazko sailkatze probako azkarrenak 11:22.02 marka egin du).
Lea-Artibai traineruko arraunlari batzuk. Argazkiak: Malen Aldalur Azpillaga / Irutxuloko HITZA
Hibaika eta Mecos bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Hain zuzen ere, Hibaika izan da sailkatze estropadari hasiera eman dion taldea, eta 11:14.20 denboran burutu dute erlokuaren kontrakoa. Mecos galiziarra, ostera, San Juanengandik 10 segundo eta 50 ehunenera sailkatu da.
Lea-Artibai taldeak lehenengoz lehiatu du aurten sailkatze estropada. Zozketak hala erabakita, bederatzigarren atera da Lea-Artibai trainerua. Lekeitioko eta Ondarroako neskek 12:48.36 denboran amaitu dute erlojuaren kontrakoa
Hamabi talde eta zazpi txartel zeuden jokoan. Faboritoek ez dute hutsik egin, eta San Juan, Hibaika eta Mecosegaz batera, Orio, Arraun Lagunak, Hernani eta Deustu taldeek lortu dute hurrengo bi asteburuetan Kontxako X. Bandera lehiatzeko txartela. Deustuk eman du ezustekoa; talde bizkaitarraren eta Cabo galiziarraren artean segundo bat baino gutxiagoko aldea egon da.
Bestalde,
Lea-Artibai taldeak lehenengoz lehiatu du aurten sailkatze estropada. Zozketak hala erabakita, bederatzigarren atera da Lea-Artibai trainerua. Lekeitioko eta Ondarroako neskek
12:48.36 denboran amaitu dute erlojuaren kontrakoa; estropada irabazlearengandik minutu 1, 38 segundo eta 68 ehunenera sailkatu da Lea-Artibaiko taldea.
Lea-Artibai trainerua, Kontxako sailkatze estropadan. Argazkiak: Malen Aldalur Azpillaga /Irutxuloko HITZA
Hala ere,
eguneko ezusteko nagusia estropada aurretik gertatu zen. Izan ere, emakumezkoetan hamahiru taldek lehiatu behar zuten erlokuaren kontrakoa, baina
bi arraunlari gaixotu ostean, CastreƱa talde kantabriarrak ezin izan zuen sailkatze estropada jokatu.