Lekeitioko kaia eta parkea nahitaezko topaleku bihurtuko dira 2017ko San Antolin jaietan ere. Ospakizunarekin bat eginez, Lekittoko Txosna Batzordeak
egitarau propioa osatu du, azken urteetan arrakasta gehien izan dituzten ekimenak mantendu eta berriei lekua eginez.
Bajada Egunagaz hasiko dira barikuan [irailak 1], San Antolin jaiak, eta kuadrillak jaitsiagaz bat zabalduko dituzte pertsianak txosnek. Lehen gauetik egongo da giroa txosnetan. Tarantistak taldeak, DJ Kool-ek eta DJ Elepunto-k jarriko dute martxa.
Imanol Ituiño magoa magia egiten parkeko gunean.
Parkeko gunea, bestalde, zapatuan [irailak 2], zabalduko dute Biodantzagaz, eta aurreko urteetan harrera ona izan duen Altxorraren bila jolasa ere inoiz baino indartsuago datorrela azaldu dute txosna batzordeko kideek. Hala, gune eta froga gehiago prestatu dituzte txiki eta nagusien gozamenerako.
Ur kirolak eta Farolapekuak ez dira faltako aurtengo jaietan ere. Musika, antzezlanak, eta mokadutxoa hartzeko aukera anitz eskainiko dute, beti bezala Farolapekoek. Zapatuan, esate baterako,
barazki brotxeta jana egongo da Lekitto Bedarraren eskutik. Zazpi barazki jarriko dituzte plantxan 20:00etatik 22:00etara Ondarroako
Biren bikotearen emanaldia entzun bitartean. Domekan, aldiz, atun erreagaz batera,
M&M eta
Petti egongo dira.
EGITARAUA: SAN ANTOLIN JAIAK 2017
Herritarren aukera. Bestalde, apustu berezi bat ere egin nahi izan dute aurten txosnek, eta
Farolapeko Laborategia deitu duten atalaren barruan
Kanporatu barrua! izeneko ekimena antolatu dute irailaren 7rako. «Bakoitzaren abileziak erakusteko espazio bat izango da, bakoitzak nahi duen disziplinan». 12 urtera artekoak goizean izango dute egiten dakitena erakusteko aukera eta nagusien txanda iluntzean izango da.
Argi utzi dute ez dela lehiaketa bat izango. Hala, guztiek izango dute euren emanaldiaren bideoa opari gisa, «euren abilezia gordeta gelditzeko».
Sormen eta esparimentazioaren aldeko apustua ere egin dute txosnek. Zentzu horretan, Maite Kaltzakorta lekeitiarrak gidatutako Zirku Tailerra eta Altzuan elkarteak antolatutako eraikuntza tailerrak egongo dira parkean.
EGITARAUA: SAN ANTOLIN JAIAK 2017
Txosna guneak ez du lehen eguneko martxa galduko. Hip-Hop eta Reggae gaua daude zapatuan eta Pintxe Pendejak, Tirry &Terry eta Map H taldeak Antzar Egunean.
Jaiekin lasai asko gozatzeko,
Gababus zerbitzua izango dute Lekeitio inguruko bizilagunek barikuan [irailak 1], zapatuan [irailak 2] eta Antzar Egunean [irailak 5]. Txartelak udaletxeetan eta Turismo Bulegoan eskuratu daitezke.
IAZKO JAIETAKO ARGAZKI GALERIA, IKUSGAI