Untxia eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da zapatuan
Aurreko urteetan legez, iraileko lehen zapatuan untxia eta Bizkaiko sagardoa izango dira protagonista Gernika-Lumoko merkatu plazan. Izan ere, goizetik eguerdira bitartean, azoka berezia egingo dute bertan.Ohi modura, 09:00etan zabalduko dute azoka, et...
Ohi modura, 09:00etan zabalduko dute azoka, eta 14:30ean itxi. Bitartean, aipatutako produktuak dastatzeko aukera edukiko dute azoka gunean biltzen direnek. Halaber, eskualdeko baserritarren produktuak ere edukiko dituzte eskura; hala nola, fruta zein barazkiak. Bestelako elikagaiak erosteko aukera ere egongo da, kasuan kasu, patea, gazta eta eztia.
Artisauek ere ez diote hutsik egingo zapatuko hitzorduari, eta beraien ekoizpenak saltzen egongo dira merkatu plazan jarriko dituzten saltokietan: besteak beste, zeramika produktuak, otzarak…