Garraitz irlan egindako auzolana, arrakastatsua
Lekeitioko Atabaka kultur elkarteak antolatuta, auzolan ekintzak eta bisita gidatuak egin dira udan Lekeitioko Garraitz irlan. Herritarren erantzun ona tarteko, Atabakakoak pozik agertu dira egindakoagaz.Lekeitioko Garraitz irlak ondare asko eta asko g...
Lekeitioko Atabaka kultur elkarteak antolatuta, auzolan ekintzak eta bisita gidatuak egin dira udan Lekeitioko Garraitz irlan. Herritarren erantzun ona tarteko, Atabakakoak pozik agertu dira egindakoagaz.
Lekeitioko Garraitz irlak ondare asko eta asko gordetzen ditu. Eta batzuk horren jakitun izan badira ere, beste batzuk ez dute horrelakorik uste izan. Orain, Atabaka kultur elkarteak bideratuta udan egindako auzolanei esker, beste behin ere irla ondare garrantzitsuaren gotorleku dela baieztatu da.Atabakakoek azaldu dutenez, 50 lagun inguruk parte hartu dute abuztuaren 21etik 24ra egin diren auzolan ekintzetan. Azken egunean, gainera, Siena adreiluz egindako eta arrain hezurdura itxura daukan lurzorua aurkitu zuten.
Bisita gidatuak ere egin dituzte abuztu osoan. «Aurten proba modura egin dugu», esan dute Atabakakoek. Eta horietan ere jendeak parte hartu duela esan dute. «Lau egunetan hamasei herrialde desberdinetako 150 lagunek sinatu dute bisita liburua».
Horren guztiaren jakitun, Atabakoak pozik agertu dira, eta Garraitzen lanean jarraitzeko asmoa agertu dute.