Arretxinagako Jai Batzordeak auzolanerako deia egin du
Urtero modura, irailaren azken asteburuan ospatuko diren San Miguel jaiak prestatzen ari dira, eta azpiegituren prestaketarako jendea behar dutela azaldu dute Arretxinagako Jai Batzordeko kideek.
Arretxinagako jaiek azpiegitura handia eskatzen dute egitaraua aurrera eramateko. Besteak beste plaza estaltzen duen karpa eta barra bi jartzen dituzte. “Urtero legez, auzolanean egingo dugu muntaia”. Horretarako, zapatuan [irailak 9] gelditu dira, 09:30ean, Arretxinagako plazan.
“Goiz eta arratsalde egingo dugu beharra, eguerdian kopaua eginez. Ahal duenak ahal duena emanez, denontzako egongo da beharra: txosna muntatu, estalkia ipini, probalekua, udaletxe zaharra garbitu…”
Nahi edo ahal duen guztia gonbidatu dute auzolanean parte hartzera.