Herrizaingo Sailak HITZAri jakinarazi dionez, gertaera atzo [irailak 5, Antzar Eguna] arratsaldeko azken orduan gertatu zen. “Norbanako batek deitu zuen Ertzaintzara esanez emakume bat lurrean erorita zegoela eta ustez eraso sexual bat jasan zuela”. Emakumeari osasun etxera eta ospitalera lagundu zioten, han beharrezko frogak egin ahal izateko. Gaur goizean, ostera, biktima berak jarri du salaketa Ertzaintzan.
Lekittoko Txosna Batzordeak, Potxuak Martxanek eta Lekittoko neska gaztiak taldeak mobilizazioak deitu dituzte gaurko eta biharko, Erasorik ez lelopean. Gaur, esaterako, burrunbada egin dute Eskolapena (argazkian). Bihar [irailak 7], ostera, elkarretaratzea egingo da plazan, 19:00etan.
Herritarrak, gaur Eskolapean egindako burrunbadan.
Lekeitioko Udalak ere biharko deitutako mobilizazioekin bat egiten duela esan eta herritarrei ere mobilizazio horretan parte hartzeko eskatu die. Halaber, udalak “erabateko irmotasunez” gaitzetsi nahi izan du erasoa. “Babesa era elkartasuna adierazi nahi diogu eraso tamalgarri honen biktimari”.
Horrez gain, gertatutakoak emakumeen segurtasun fisiko eta morala zapaltzeaz gain, giza eskubide guztien urratze larria suposatzen duela gaineratu dute. “Mota horretako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira”. Emakumeen aurkako indarkeria eguneroko bizitzan sarri gertatzen dela azpimarratu nahi izan dute, eremu pribatuan zein publikoan, “urte osoan”.
Jai giroan denak ez duela balio gaineratu du udalak. “Indarkeria matxista salatzea guztion ardura da. Herritar guztiok gai horretan jarrera aktiboa eduki behar dugu”. Isilik ez geratzeak eta halako egoeretan egon ahal direnei laguntza erakustea garrantzitsua dela esan dute. “Indarkeria matxista gizarte osoaren arazoa da era gaitzesten jarraitu beharra dago, judizialki eta sozialki”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.