Domekan [irailak 10] izango da lasterketa, Galbaixoko ermitatik hasita, eta 8,55 kilometroko ibilbidea edukiko du. 669 metroko desnibela edukiko du. Zortzigarren Arno Trail Sprint Race lasterketa izango da aurtengoa.
Izen ematea 12 eurokoa izango da federatuentzat eta 15 eurokoa ez-federatuentzat. Aukera bi daude izena emateko: egunean bertan Galbaixoko ermitan, irteera puntuan, 09:30etatik aurrera edo www.herrikrosa.eus webgunean.
Lehen hiru mutil eta emakumeentzat egongo dira sariak, eta baita lehen mutrikuarrarentzat eta beteranoarentzat ere. Antolatzaileek jakitera eman dutenez parte hartzaile guztien artean hainbat afari eta opari zozketatuko dituzte. 12:30etan egingo da sari banaketa.

Iazko lasterketa ere jendetsua izan zen.