Mundu osoan egiten dira ekintzak, eta antolatzaileen esanetan «gizarteari fibrosi kistikoarekin bizitzea zer den gogorarazteko» eguna izango da barikukoa [irailak 8]. Duela pare bat urte hasi ziren Ondarroan egun honetan jaia antolatzen, eta aurten ere horrela egitea erabaki dute.
19:00ak aldera ekingo diote jaiari Alde Zaharrean. Bertan egongo da gune informatiboa ere, jendeak izan ditzakeen zalantzak argitzeko. Musika jartzeaz Dj Elepunto arduratuko da, eta dantza saioak ere egongo dira. Arnasa, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak denda ere jarriko du, elkartearen materiala saltzeko.
Antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute, kontzientziazio kanpainarekin jarraitzeko, aurten herriko tabernetan ere eurek ekoitzitako bideoak egongo direla ikusgai, herritarrak eurek bizi duten errealitateaz jabetzeko. Eskerrak eman nahi izan dizkiete biharko egunari modu horretan euren atxikimendua eman dieten tabernariei. Adin guztietako herritarrei jaira batzeko deia egin diete.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.