Kofradiaren inguruko batzarra egingo dute
Mutrikuar talde batek deituta, Kofradia Zaharrari buruzko batzarra egingo da gaur, 19:00etan, Zabiel kultur etxean.Joan den otsailaren 4 goizaldean su hartu zuenetik, Kofradia Zaharra eta haren ingurua «egoera txarrean» daudela eta, iritziak elkarban...
Joan den otsailaren 4 goizaldean su hartu zuenetik, Kofradia Zaharra eta haren ingurua «egoera txarrean» daudela eta, iritziak elkarbanatzeko eta asmoak azaltzeko deitu dute batzarra, eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte.
Batzarrerako deia egin duten herritarren esanetan, ondare garrantzitsuak babestu egin behar direla aldarrikatuko dute.
Batzarraren helburua, azken finean, herritarren artean Kofradia Zaharrak zein irtenbide eduki ditzakeen hausnartzea da. «Herriko itsas ondarearen, kulturaren eta ingurumenaren ezagutza lantzeko museo edo interpretazio zentro bat egitea egokia izan daiteke».
Kofradia Zaharreko Lagunak izeneko elkartea sortzeko asmoa ere badaukatela azaldu dute bileraren antolatzaileek.