San Antolin jaiei agur esateko garaia heldu zaie lekeitiarrei. Antero ezkutatu eta Koittaduaren kalejiragaz emango diete amaiera gaur [irailak 8] jaiei. Arratsaldean, plazan izango duten Marmo tailerrean prestatuko dira horreratako.
Kirolak ere hartuko du plaza, gaur. Tximista Atletismo Taldeak antolatuta,
24. Altuera Jauziko San Antolin Txapelketa lehiatuko da bertan.
18:30ean hasiko da proba, eta maila handiko 14 atleta ikusteko aukera egongo da, zazpi emakume eta zazpi gizonezko. Iruña, Barakaldo, Logroño, Gasteiz, Ermua, Amoroto, Valentzia, Kuba eta Donostiko kirolariek egingo dute jauzi, bai eta Lea-Artibaiko atleta bik ere: Tximista Atletismo Taldeko Alaine Imaz amotarrak eta Paul lauzirika lekeitiarrak.
Gazteak korrikan Isuntza hondartzan.
Atzo, berriz,
Gazte Akuatloia lehiatu zen Isuntza hondartzan, eta 9 urtetik 14 urte bitarteko hemeretzi kirolarik parte hartu zuten Garraitz kirol taldeak antolatutako ekitaldian. Hondartzan egin zuten proba guztia, bai korrika zein igerian ere. Benjaminak atera ziren lehenengo eta alebin eta txikien mailakoak ondoren. Guztiek izan zuten saria amaieran, kamiseta bana.
Bestalde, umeen mastapuntakoan ikurriña lortu zutenen izenak ere jakitera eman zituzten Garraitz kirol taldekoek. Lehen ikurriña, galdakaoko
Danel Basalduak harrapatu zuen, bigarrena
Jokin Akarregik eta puntakoa
Edu Taranconek.
[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Gazte Eguna. Jaiak indartsu hasi eta indartsu amaitu nahi dituzte gazteek. Hori dela eta, Gazte Eguna ospatuko dute gaur. Goizean portua apaindu eta guneak muntatuko dituzte, eta eguerdian bazkaltzeko elkartuko dira. Aurreratu dutenez, 200 gaztetik gora daude izena emanda bazkarirako.
HONEKIN LOTUTA:Â