Urtero modura, Andra Maria gogoan izan dute gaur [irailak 8], Markina-Xemeingo Erdotza auzoan, eta bere omenezko jaia ospatu dute berari eskainitako ermitaren inguruan.
Goizetik entzun dituzte markina-xemeindarrek, Erdotzako Andra Mari eguna iragartzen zituzten txapliguak, eta beti bezala, kalejira egin da txistulariekin Iderra Nagusitik Erdotzako ermitaraino.
Giro ederrean, meza entzun, mokadutxoa hartu, eta herriko Zerutxu dantza taldeko dantzarien ikuskizuna ikusteko aukera egon da eguerdian Erdotzan. 13:00ak orduko amaitu da meza, eta beraz, puntuan hasi da Zerutxu dantza taldeko gaztetxoen emanaldia. Agintariena, Zortziko, Arku Dantza eta Txotxongiloa dantzatu dituzte Zerutxuko txikiek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.