Kaleko 42-B atariaren aurrean bildu dira kaltetu eta herritarrak,
100 bat lagun guztira, euren etxeak utzi behar izan zituztenetik 18 hilabete igaro direla eta oraindik arazoak konpondu gabe jarraitzen duela salatzeko.
Oraindik, zazpi dira euren etxebizitzetara itzuli ezinda dauden familiak, etxebizitza barruan ere kalte handiak dituztenak hain zuzen. Eta SaiƱazio Mendi Azpixan gestorak azaldutakoaren arabera, ez dute etsiko kaltetu guztiak euren etxebizitzetara itzuli eta egoera lehengora bueltatu arte.
Txalo zaparrada handi bategaz amaitu dute gaurko elkarretaratzea.
San Ignazio kaleko kaltetu eta herritarrak, gaurko elkarretaratzean.