Zapatuan [irailak 16]
Santa Eufemia egunez Urregarai zelaian batuko dira aulestiarrak. Urtero legez, ume gazte zein helduak boloetan zein txapel jaurtiketan duten abilezia erakutsiko dute. Esteibar eta Obietaren doinu artean hankak astintzeko astia ere izango dute, eguerdian nahiz arratsaldean.
Aurten gainera, Aulestiko
Gure Esku Dago-k deituta, erabakitzearen aldeko elkarretaratzea egingo dute. Iluntzean herrira jaitsi, eta Akerbeltzen musikak girotuko du plaza.
Hala, hilaren 22an
rock kontzertuen txanda izango da. Beste urte batez, udaletxe aurreko plaza jendez betetzea espero dute, eta horretarako musika talde ezagunak ekarriko dituzte: Belatz, Sustrajah Band eta Vendetta.
Gero, egunak argitu arte dantzan aritzeko aukera izango dute DJ Bull-en eskutik.
[EGITARAUA IKUSI]
Irailaren 24an goizean goizetik meza egongo da ermitan, eta eta eguerdiko euskal preso politikoen aldeko kontzentrazioaren ostean, Esteibar eta Obietaren erromeriagaz gozatuko dute.
Gero,
ermitara igoerako eta irrintzi txapelketako parte hartzaileek bereganatuko dute herritarrek arreta.
37. Ermitara Igoeran emakumezkoen eta gizonezkoen sariak egongo dira. Irabazleek txapelagaz batera 90 euro eskuratuko dituzte (bigarrenek 75 euro; hirugarrenek 60 euro; laugarrenek 45 euro eta bosgarrenek 30 euro). Era berean, herriko lehenengoarentzat saria egongo da, eta orain arteko marka gainditzea lortuz gero, 60 euroko diru saria dago.
Bestalde, irrintzi onena botatzen duenak txapela eta 85 euro jasoko ditu. Bigarren sailkatuak 70 euro irabaziko ditu, eta hirugarrenak 45 euro.
Iluntzean, ohitura legez, herriko plazan elkartuta agurtuko dituzte Santa Eufemi jaiak. Basajaun taldearen erromeriagaz borobilduko dituzte jaiak.
[EGITARAUA IKUSI]