Euripean hasi dira Aulestiko Santa Eufemi jaiak
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Eguerdia orduko poneyak eta Esteibar eta Obietaren erromeria mantendu dira, baina 17:00etatik aurrerako ekintzak herrigunera lekualdatzea erabaki dute, jendeak arazorik barik parte hartu ahal izateko. Eta hala, bertan jarraitu du jaiak. Udaletxeko arkupean jo dute Esteibarrek eta Obietak eta 21:30etik aurrera Akerbeltz taldearen erromeria egongo da plazan.Santa Eufemi jaiak hasi besterik ez dira egin. Hurrengo asteburuan kontzertua eta jaiaren errepikapena egongo dira beste hainbat ekitaldigaz. Hona hemen [EGITARAUA]








