Beste urte batez, Markina-Xemeingo BTT Martxa egongo da
irailaren 30ean,
Arretxinagan. Iaz bost ibilbide egon baziren ere, lehengora itzuliko da Markinako, Amalloko eta Arretxinagako BTT martxek bat eginda sortu zen martxa, eta mendi bizikleta zaleentzako ibilbide bi eta martxa herrikoi bat izango ditu aukeran, aurtengoan. Akarregi eta Arnoate inguruetatik igaroko da gainera, berriro ere.
45 kilometroko ibilbide luzea eta
26 kilometroko ertaina egongo dira, alde batetik, eta gazte eta txikienei zuzendutako
4 edo 6 kilometroko ibilbide motza, bestetik. Hala, beti bezala, adin tarte guztientzako aukera eskainiko du, herritarrek edo umeek ere, parte hartzeko aukera izan dezaten.
Irteera. Arretxinagako plazatik irtengo dute parte hartzaile guztiek. Ibilbide luze eta ertaina egingo dutenak
09:00etan izango dute irteera ordua, ibilbide motzeko parte hartzaileentzat, berriz,
11:00etan izango da hasiera.
- Anoa guneak:
-Ibilibide motzean 15km+helmugan
-Ibilbide luzean: 15km+29km+helmugan
- Desnibelak:
-45km / 1490
-26km / 905
Izen emotea. Ibilbide motzekoek ezik, Markina-Xemeingo BTT Martxan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute
aldez aurretik. Horretarako
www.kirolprobak.com webgunean eman behar dute izena irailaren 28a baino lehen. Federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta ez federatuek 15 euro. Egunean bertan ere izena eman daitekeela azaldu dute antolatzaileek, baina kopurua mugatuta egongo dela azpimarratu dute, eta gainera, azken orduko izen emoteak 3 euro gehiagoko kostua izango du. Hori dela eta, izena aurretik ematea gomendatu dute antolatzaileek.

BTT Martxa herrikoia, Markina-Xemeingo Arretxinagan
Bestalde, ibilbide motzekoek
bertan egunean eman ahalko dute izena, proba hasi orduko, Arretxinagako plazan aurkituko duten mahaian,
doan. Auzo inguruko baserri eta landa zelaietatik barrena ibiliko dira, aldapa gutxiko ibilbide errazean zehar.
Urtero modura, parte hartzaileentzako
opariak egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek, eta martxa amaieran
dutxatzeko, zeozer jateko eta bizikleta garbitzeko aukera ere izango dute parte hartzaileek.