Lander Lartitegi busturiarrak irabazi zuen zapatuan [irailak 16] Berriatun lehiatu zen
Aitxekutz Txirrindulari Saria. Eguraldia ez zuten lagun izan txirrindulariek, hala ere, 40 atera ziren errepidera, euren artean emakume bi: Amaia Lartitegi eta Nerea Muñoyerro.

Aitxekutz Txirrindulari Saria lasterketa. Argazkia: Mertxe Larrinaga
Lasterketa gogorra izan zen zapatukoa, eta 28 txirrindularik lortu zuten amaitzea. Euren artean bizkorrena izan zen Lartitegi. Gaizka Ansola txirrindulari markina-xemeindarra esprint estu batean gainditu ondoren eskuratu zuen garaipena.
Busturiarrarentzat izan ziren bai eta ere, tarteko helmuga eta mendiko sariak.
Ekin taldeak irabazi zuen, bestalde, taldekakoa.

Aitxekutz Txirrindulari Saria lasterketako txirrindulariak irteeran. Argazkia: Mertxe Larrinaga
Lea-Artibaiko lehen txirrindularia
Gaizka Ansola izan zen, eta lasterketan parte hartu zuen herritar bakarrak,
Egoitz Aranzetak, 8. postuan amaitu zuen.
Txirrindu lasterketaren antolatzaileek eskerrak eman dizkiete bidegurutzean lanean aritu ziren laguntzaile guztiei, Berriatuko Udalari eta Cikautxo kooperatibari.

Aitxekutz Txirrindulari Saria lasterketako sarituak. Argazkia: Mertxe Larrinaga