Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

398 parte hartzailek egin dute VI. Ispasterko Mendi Martxa

Aintzina Monasterio
Ispaster
2017/09/19
Domekan 138 pertsonak egin zuten 23 kilometroko mendi ibilaldia, eta 10 kilometrokoa egin zuten parte hartzaile gehienek. Hain zuzen, 220 pertsona batu ziren mendi martxa laburra egiteko.
martxa

Martxako parte hartzaile batzuk.
Argazkia: Ispasterko Udala.

Bestalde, 28 kilometroko mendi bizikleta martxa 25 txirrindularik egin zuten, eta 23 kilometroko mendi lasterketa, berriz, 15 korrikalarik. Ispasterko Udaletik aurreko asteetan zein egunean bertan laguntzen egon ziren herritarrei eskerrak eman dizkiete. Izandako parte hartzeagaz pozik daude: “Aurreko egunetako eguraldia ikusita, zorte handia izan genuen, ez baitzuen euririk egin. Gainera, jendea pozik geratu zen ibilbidearekin”. Ibilbidean zehar martxa laburreko partaideentzat bi anoa postu jarri zituzten, eta beste hiru probetakoentzat lau hornidura gune egongo ziren. Gero, amaieran denentzat hamaiketakoa prestatu zuten. Giro ederrean batu ziren frontoi barruko probalekuan.
amaiera

Probalekuan elkartu ziren hamaiketakoa jateko.

Zozketak. Aurten ere zenbait zozketa egin dituzte parte hartzaile guztien artean: pultsometro bat Otoio Kirolak-en eskutik, fisioterapia saio bat Maite Fisioterapian, bi pertsonentzako bazkaria Areitz-Bi jatetxean eta bi pertsonentzako bazkaria Herriko Tabernan. Pultsometroaren zenbaki sariduna 240 zenbakia izan zen, eta Goyo Gomezek jaso zuen saria. Fisioterapia saioa, berriz, Iñigo Larrinagarentzat izan zen (028 zenbaki sariduna). Hala, bi pertsonentzako bazkariei dagokienez, Areitz-Bi jatetxeko bazkariko zenbaki sariduna 188 zenbakia izan da, eta Mikel Zubizarretak hartu zuen saria. Herriko Tabernako bazkariaren zenbaki sariduna Jon Lertxundiren 027 zenbakia izan zen.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.