“Urriaren 1eko erreferenduma eragozteko estatu espainiarra hartzen ari den neurri errepresiboak direla eta”, horiek salatzeko eta 
erreferendumagaz bat egiteko deia egin du EH Bilduk. Hala, eta 
Katalunian gaur [irailak 20] gertatukoaren harira, Lea-Artibain eta Mutrikun ere katalanei babesa erakusteko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur, EH Bilduk deituta. Ekintzak 
Kataluniarekin bat! Demokraziarekin bat! Errepresiorik ez! lelopean egingo dira, 
19:30ean egingo dira. Horrez gain, koalizioak 
udal guztietan mozioak aurkeztuko dituela iragarri du. “Herri batzuetan 
ezohiko udal batzarrak egingo dira”.
	- Aulesti: 19:00etan udaletxe aurrean.
- Berriatua: 19:00etan udaletxe aurrean.
- Munitibar: 19:00etan, autobus geralekuan.
- Ondarroa: 19:30ean Alamedan, Kataluniarekin bat! Demokraziarekin bat! Errepresiorik ez! lelopean. Ondarroako EH Bilduk, ikurriƱak, esteladak eta Katalunian bertan ikur bilakatzen ari diren krabelinak eramateko deia luzatu diete herritarrei.
- Lekeitio: 19:30ean, udaletxe aurrean (Independentzia plaza).
- Etxebarria: 19:30ean, udaletxe aurrean.
- Ziortza-Bolibar: 19:30ean, plazan.
- Mutriku: elkarretaratzea bihar [irailak 21] egitekoak dira.
- Markina-Xemein: 19:30ean, udaletxe aurrean.