Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Iaz baino parte hartzaile gehiago egongo dira II. Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketan

Mikel Santiso
Lekeitio,Ondarroa
2017/09/21
Zapatuan egingo da kostaldeko bi herriak batuko dituen proba, 17:00etan, Ondarroako Itsasaurre plazatik Lekeitioko Independentzia plazaraino. Momentuz 160 lagun daude izena emanda, eta antolatzaileen ustetan “iaz baino parte hartzaile gehiago egongo dira, egun oso bat geratzen baita, eta iaz 162 izan baitziren parte hartzaileak”. Izena ematea bihar [irailak 22] gauean amaituko da. Egunean bertan ezin izango da izenik eman. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, errepidea erabat itxita egongo da lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagotik, eta korrikalariek bi ordu edukiko dituzte ibilbideak dauzkan 16 kilometroak burutzeko. Azpimarratu dute, Ertzaintzak emandako irizpideei jarraituz, bidegurutze bakoitzean natolakuntzako kideren bat egongo dela, autoak lasterketa eremura sartu ez daitezen; gainera, lehen korrikalariaren aurretik ere antolakuntzako auto bat joango da. Ondarroako Itsasaurre plazatik egingo den irteera ez da neutralizatua izango.
Ekaitz Kortazar, Aitor Mimenza eta Ibon San Miguel, lehen hiru gizonezkoak proba amaituta.

Ekaitz Kortazar, Aitor Mimenza eta Ibon San Miguel, iazko lehen hiru gizonezkoak proba amaituta.

Anoa puntuak 5. kilometroan eta 10. kilometroan egongo dira, eta gogorarazi dute puntu horietan soilik edatekoa egongo dela. Hornidura solidoa bakarrik Lekeitioko helmugan egongo da. Bestalde, antolakuntzak txosna bat ere jarriko du Independentzia plazan, jai giroa bermatzeko. Autobusak. Lekeitiotik Ondarroara etorri nahi duten korrikalariek autobus zerbitzua edukiko dute 15:00etatik 16:00etara. Bestalde, dortsal banaketa Ondarroako Itsasaurre plazan egingo da 15:00etatik 16:45era bitarte. Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketan maila berean parte hartuko dute korrikalari guztiek, eta soilik emakumeen eta gizonen arteko bereizketa egingo da sariak ematerako orduan. Sari banaketa 19:00etan hasiko da Independentzia plazan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.