San Migel jaiak ospatuko dituzte asteburuan, Altamira auzoan
Egun batzuk lehenago datoz aurten San Migel jaiak Busturira. Santuaren eguna hilaren 29a bada ere, busturiarrek asteburuan ospatuko dituzte jaiak.Urtero legez, Altamira auzoan batuko dira herritarrak San Migel jaiak ospatzeko.Bihar, 18:00etan, Busturik...
Urtero legez, Altamira auzoan batuko dira herritarrak San Migel jaiak ospatzeko.
Bihar, 18:00etan, Busturiko umeek Irripuinak Largabistarekin saioagaz ondo pasatzeko aukera edukiko dute. Ikuskizuna kultur etxeko aretoan izango da. Beranduago, 21:00etan, kantuz kantu taldekoek auzoko tabernak kantuz beteko dituzte.
11:00etan txupina jaurtita hasiko dute domekan festa eguna. Ordu berean hasita, herriko txistulariak kalejiran ibiliko dira auzotik.
12:00etako mezaren ostean, Irrintzi Alai Dantza Taldekoen txanda izango da. Dantza ikuskizunaren ostean, berriz, bertaratutakoek Iker eta bere taldearen animazioagaz jarraituko dute festa giroa.
Azkenik, domekan, iaz egin modura, 17:30ean hasita, taldekako giza proben erakustaldia eskainiko dute Altamirako probalekuan.