Gaurtik [irailak 25] uriaren 1era bitartean egongo dira itxita Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuak. Bestalde, kiroldegian ez da egongo
ur berorik ere. Izan ere, galdara berriak jartzen ari dira.
Igerileku zerbitzua erabili nahi dutenek aukera edukiko dute Ondarroko kiroldegiko bazkide txartelagaz
Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegira edo
Lekeitioko kiroldegira joateko, hango igerilekuetako sarrera bermatuta baitaukate.
Herritarrek astelehenetik barikura 08:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 21:30era edukiko dute erabilgarri kiroldegia. Zapatuetan eta domeketan, berriz, 9:00etatik 13:30era.
Haurrak, Ondarroako kiroldegiko igerilekuan. Argazkia: kirolagenda