Emaitza onak lortu ez arren
esperientzia ederra izan dela aitortu dute tiralariek. Gainera, pisu guztietan maila altua egon dela azpimarratu dute, eta zeukaten guztia eman dutela ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko.
560 kilokoan eta
640 kilokoan aritu ziren mutrikuarrak Carr Lane Playing Fields zelaietan.
Martitzenean ziren Southportera (Ingalaterra) iristekoak Mutrikuko Sokatira Taldeko
13 kideak, baina hegaldia
bertan behera geratu zen eta Amsterdamen (Herbehereak) geratu behar izan ziren gaua pasatzen. Gauzak horrela, eguaztenean iritsi ziren Southportera.
Ez dute dominarik lortu mutrikuarrek, baina bertako zenbait tiralarik nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzen duen Euskal Herriaren izenean jokatu dute Europako txapelketa. 720 kilokoan,
Patxi Ituarte, Ekaitz Salcedo eta Iker Goikoetxeak parte hartu zuten, eta bosgarren postuan geratu ziren. 680 kilokoan berriz,
Patxi Ituartek hartu zuen parte, eta zortzigarren amaitu zuten.
Mutriku Sokatira Taldekoak, Europako txapelketan. Argazkia: Mutriku Sokatira Taldea