Nanoipuin lehiaketa antolatu du Ondarroako Udalak
Seigarren aldiz antolatu du lehiaketa Ondarroako Udaleko euskara batzordeak, Amuak egitarauaren barruan. Beste urteetan, parte hartze maila altua egon da eta aurten ere aurreko urteetako formatu berdinean antolatu dute lehiaketa.
140 karaktereko ipuin motzak izan beharko dira aurkeztu behar direnak, eta parte hartzaile bakoitzak gehienez bi aurkeztu ahal izango ditu. Lanak, mrey@ondarroakoudala.eus helbide elektronikora bidali behar dira, eta parte hartzaile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez. Urriaren 20an amaituko da lanak bidaltzeko epea.
Lanak, ezizen batez sinatu behar dira, eta izen-abizenekin, NAN zenbakiarekin eta telefono-zenbakiarekin batera udaletxera bidali. Hiru sari egongo dira parte hartzaileentzat: lehenengoa, 400 eurokoa, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa.