Goi Alde Elkarteko kideek zenbait jarduera egingo dituzte datorren astean
Goi-Alde nagusien elkarteko kideek hainbat jarduera egingo dituzte urriko lehenengo astean. Besteren artean, ohitura osasuntsuak sustatzeko gimnasia ariketak eta Lekeitiotik txangoa egingo dituzte.
Datorren astelehenean (urriak 2) hasi eta abenduaren 20ra arte gimnasia ikastaroa izango dute astelehen eta eguaztenetan udaletxeko ganbaran. Leire Goitisologaz landuko dituzte ariketak, 16:00etatik 17:00etara.
Era berean, Itxas Baserri Elkarteagaz batera bi ekintza antolatu ditu Mendexako nagusien elkarteak. Alde batetik, urriaren 5ean (eguena) Lekeitioko, Berriatuako eta Sopelako abesbatzek Lekeition eskainiko duten emanaldira joango dira. Lekeitiko Antzokian 19:00etan hasiko da saioa. Beste alde batetik, Lekeitio-Lekeitio ibilbidea egingo dute urriaren 7an (zapatua).
10:00etan Lekeitioko autobus geltokian elkartu, eta bidegorritik paseatuko dute. Hala, Erkiaga Tabernan geldialdia egingo dute hamaiketakoa jateko.
Asteon izena eman. Goi-Alde elkarteko kideek jakitera eman dutenez gimnasia ikastaroan parte hartu zein Lekeitioko ibilaldira edo koruen emanaldira joan gura dutenek aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Hain zuzen ere, urriaren 1a (zapatua) da apuntatzeko azken eguna. Juan Migeli esanda izena eman behar da: 605 71 18 85.