Gipuzkoarrak KAE-1 ligako
Orio B taldea entrenatu du azken bi denboraldietan, eta Jon Iriondo ondarrutarrak utzitako lekua betetzera dator.
Arraunlari gisa, Orion bertan denbora luzez, Astilleron, Arkoten eta Kaikun aritua da. Azken talde horretan Jose Luis Korta entrenatzaile zela aritu zen, eta klubaren urterik onenak bizi izan zituen. Aurten, Orioko bigarren taldeagaz
10. postuan amaitu du KAE-1 liga, 55 puntugaz.
Duela egun batzuk arte
Antiguako Ama zuzendu duen
Iriondok arrauna uzteko erabakia jakinarazi zuen, arrazoi pertsonalak tarteko. Ondarroa Arraun Elkarteak sare sozialen bitartez eskerrak eman nahi izan dizkio Iriondori orain arte egindako lanarengatik. Bide beretik, entrenatzaile berriari ongi etorria eman dio.
Iñaki Errasti. Argazkia: Karkara.