Amaia Goenaga Sanchez historian lizentziatu eta doktore denak zuzenduko du egitasmoa.
Helburua, herriko familietan, udalean edo beste erakunde batzuetan itsasoari loturik egon daitezkeen
ondasunak identifikatzea, deskribatzea eta katalogatzea da, Mutrikuk, herriak daukan ondarearen berri eduki dezan.
Guzti hau aurrera eramateko, Mutrikuko Udalak
herritarren laguntza eskatu du, eta inbentarioa egiteko baliagarria izan daitekeen objektu, lanabes, argazki edo beste elementuren bat edukiz gero,
turismo bulegora joateko edo turismo bulegoarekin kontaktuan jartzeko eskaria egin du. Turismo bulegoarekin harremanetan jartzeko 943 60 33 78 telefonora deitu behar da edo
turismo@mutriku.net helbide elektronikora idatzi.
HONEKIN LOTUTA:
Kofradia Zaharraren Lagunak taldeko kide bati egindako elkarrizketa