Zientziaren Giltzak elkarteak
Pablo Martinez-Lage neurologo iruñearra gonbidatu du astelehenean [urriak 2]
18:30ean Alzheimerrari buruzko hitzaldia emateko. Hitzaldia Ondarroako Beikozini aretoan izango da.
Hitzaldian, gaixotasuna nola
aurreikusi eta tratatu azalduko du mediku nafarrak, beti ere gaur egungo ikuspuntu “modernotik”. 2010eko martxoaz geroztik, Donostiako CITA-Alzheimer
Fundazioko Ikerketa eta Terapia Aitzindarien Zentroko Neurologia esparruaren zuzendaria da. Bertan, Gipuzkoa Alzheimer Proiektuko (GAP) ikertzaile nagusia da.
Martinez-Lage medikua. Argazkia: Juantxo Lusa