Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bihar inauguratuko dute Bitxore Laka Guenagaren omenezko hormairudia

Etxelilako Sorkuntza Artistikorako Tailerrean parte hartu duten hamalau herritarrek egin dute hormairudia. Inaugurazio ekitaldia bihar 19:00etan izango da, Kantoipen2014ko ekainean zendu zen Bitxore Laka Guenaga artista ondarrutarraren omenezko hormair...

Asier Alkorta
Ondarroa
2017/09/28

Etxelilako Sorkuntza Artistikorako Tailerrean parte hartu duten hamalau herritarrek egin dute hormairudia. Inaugurazio ekitaldia bihar 19:00etan izango da, Kantoipen

2014ko ekainean zendu zen Bitxore Laka Guenaga artista ondarrutarraren omenezko hormairudia egin dute Etxelilako Sorkuntza Artistikorako Tailerrean parte hartu duten herritarrek. Eta arte lana, hain zuzen ere, Ondarroako Kantoipen kokatu zuten asteburuan, Udaltzaingoaren ondoan. Denen begi bistan badago ere, inaugurazio ekitaldia bihar egingo dute, 19:00etan, Kantoipen bertan.

Ikastaroaren helburua zen sorkuntza artistikoan emakumeen presentzia bermatzea, eta artea horien aldarrikapen eta autonomiarako tresna bilakatzea. Helburu horregaz lotuta, 7 Emakume en movimiento taldeak, arte sorkuntza lantzeaz batera, herriko emakume artista izandakoari omenaldi txiki bat egiteko proposamena egin zuen.

Herriko emakume kontseiluak proposamena onartu, eta ikastaroan parte hartzen ari ziren hamalau herritarrak ekintza bideratzen hasi ziren.

Hormairudia osatzeko baldosa hidraulikoak diseinatu eta egin dituzte. Esan dutenez, baldosa bakoitza mimoz eta artez landu dute. «Masaren osagaien proportzioari eskua hartu behar zaio, koloreak ondo neurtu eta nahastu, molde txukunak prestatu… Prozesua uste baino konplexuagoa da», azaldu du Yolanda Burgoak.

Artea bera kalera atera izana ere garrantzitsua dela diote sortzaileek. Alde batetik, emakumeen lana bistaratzeko, eta bestetik, Laka omentzeko.

Hormairudiak, hain zuzen, Lakak diseinatu eta egin zituen erraldoiak irudikatzen ditu. «Euskal Herri osoan ezaguna den irudia aukeratu dugu Bitxoreri omenaldia egiteko».

Azaroan hasi ziren

Deiene Garcia Iragorri eta Nerea Unanua Otxoantesanak gidatuta, azaroan hasi zen ikastaroa. Hasiera batean, lau asteko ikastaroa izan behar bazen ere, denboran luzatu egin dela azaldu dute. Oro har, murala egiteko prozesua «esperientzia polita» izan dela esan dute parte hartzaileek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.