Mutriku eta Deba batuko ditu aurten
laugarren aldiz egingo den itsas zeharkaldiak. Eibarko Urbat igeriketa elkarteak antolatu du zeharkaldia.
Zapatu goizean daukate hitzordua igerilariek. Ibilbide beretsuko bi distantziatan lehiatu ahalko dira. Distantzia luzea,
6.500 metrokoa, 11:30ean aterako da Saturraran hondartzatik. Distantzia motzekoa berriz,
3.000 metrokoa, ordu bete beranduago Mutrikuko portutik. Biak leku berean amaituko dira,
Debako hondartzan.
Iazko zeharkaldiko parte hartzaileak, uretatik ateratzen. Argazkia: @Flyschbeltza
Antolatzaileek gogoratu arazi dute, gehienez ere
300 parte hartzaile edukiko dituela probak, eta izena emateko epea gaur [irailak 28] 23:00etan amaitzen dela. Parte hartu nahi duten guztiek, 1923ko urtarrilaren 1etik 2002ko abenduaren 31ra bitartean jaioak behar dute izan.
Antolatzaileek azpimarratu dute distantzia luzeko probako irteera hartu ahal izateko nahitaezkoa izango dela parte hartzaileek
neoprenozko jantzia erabiltzea. Distantzia motzeko probarako berriz, parte hartzaileen esku geratzen da neoprenoa erabili edo ez erabakitzea; antolakuntzak ez du inor derrigortuko.
Zalantzaren bat daukatenentzat, posta elektroniko bat jarri dute eskuragarri Urbat taldeko kideek: flyschbeltzarentrabesia@gmail.com