Paisaia bizia. Paisaia eraikuntza hartu dute lelotzat 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiek; Bizkaiko Foru Aldundiak Lea-Artibaiko bederatzi herritan antolatu ditu ekimenak; beti ere tokian tokiko eragileen laguntzagaz.
Paisaia bizia dela agerian geratuko da han-hemenka antolatu dituzten ekimenetan. «Denboraren joanean, hainbat faktorek esku hartu dute gure paisaia taxutzen, hala nola, faktore naturalek, ekonomikoek, sozialek eta kulturalek. Gaur egun ikusten ditugun paisaiak ez dira soilik gure historiaren gertalekuak, ezta bakarrik iraganeko gertakarien lekuko materialak ere. Era berean, subjektu aktiboak eta dinamikoak dira. Horrela, ondareak eta paisaiak iragana ezagutzen laguntzen digute, eta, era berean, denaren gainetik, oraina ulertzen eta geroa irudikatzen», azaldu dute aldundian.
Etxebarriko Munibe jauregian,
argazki lantegia ere proposatuko dute, familientzat, ikasitakoa Bizkaiko paisaietan praktikan jartzeko helburuz. Bestalde,
baso paisaia eta kudeaketa ere badago aukeren artean, Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteak elkarlanean antolatutako oinezko ibilbide gidatuan. Lea-Artibain urriaren 21ean izango da ekimena, 10:00etatik 12:00etara. Bisiten bidez, aukera izango da bertoko basoen kudeaketa erak ezagutzeko.
Lekeitioko hiribilduaren 691. uteurreneko bisita gidatua.