Iragan asteburuan hasi zituzten liga txapelketak eta bakarrik
Lekeitio Futbol Taldeak lortu zuen garaipena. Lehentasun mailara jaitsi berri, lehen urrats sendoa eman zuten Mikel Badiolak entrenatutako mutilek. Bihar 18:15ean jokatuko dute Galearen aurka, Getxoko Bolue futbol zelaian. Lekeitiarrak bigarren garaipenaren bila aterako dira berdegunera, bi neurketatik bi irabazi asmoz.
Josu Aldazabal, Aurrerako jokalari markina-xemeindarra. Argazkia: Aurrera KE
Eskualdeko gainontzeko taldeentzat ere ligako lehen partidua irabazteko beste aukera bat helduko da bihar eta etzi. Zelairatzen lehena
Mutriku Futbol Taldeko nesken taldea izango da 15:45ean Eibar hartuko dute San Miguelen, iragan asteko OƱatiko porrotaren ostean. 17:00etan berriz
Ondarroako Aurrerak jokatuko du Zaldupen. Ibon Lopezen taldeak Ohorezko Mailara igo berria den SD Etxebarri izango du aurkari. Bihar jokatuko duen beste taldea
Berriatuko izango da. Bilboko El Fango zelaian arituko dira Erketz Azkuerenak 18:00etatik aurrera, Urretxindorraren aurka.
Mutriku FT-ko Ohorezko Mailako taldeak eta
Artibaik aldiz domekan jokatuko dute. Mutrikuarrentzat, ligako laugarren jardunaldia izango da, eta lehen garaipena lortzen saiatuko dira. Mutrikuarrak eta oreretarrak puntu bakar batekin daude sailkapenean. Berdegunera irtetzen azkena Artibai Futbol Taldea izango da. 17:00etatik aurrera Mungia hartuko dute Barroetan.