Elorrioko Arriola Antzokian egin zuten astelehenean [urriak 2] ikastolek 2017-18 ikasturtearen hasiera ekitaldia. Bertan, ikasturterako erronka berriak azaltzeaz gain, azkenengo lau urteetan
50 urte bete dituzten ikastolak omendu zituzten. 27 izan ziren mende erdiko lanaren errekonozimendua hartu zuten ikastolak; tartean, R.M. Azkue ikastola (Lekeitio) eta Zubi Zahar herri ikastola (Ondarroa) –azken hori
aurten ari da mende erdia ospatzen–.
Ikastolen ordezkariak, astelehenean Elorrion egindako ekitaldian.
Ekitaldi horretan, hain zuzen ere, urte horietan guztietan erakutsi duten “konpromiso sendoa” aitortu die Ikastolen Elkarteak; herri eta herritarrekiko, euskara eta euskal komunitatearekiko, kalitatezko euskal hezkuntza eraldatzailearekiko eta ikasle guzti eta bakoitzarekiko erakutsi duten konpromisoa, hain zuzen ere.
HONEKIN LOTUTA: Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolaren 50. urteurreneko ekintzak