Atzo [urriak 2] egin zuten aurkezpen prentsaurrekoa Bilbon Aitzol Aramaioren senide, lagun eta antolatzaileek, eta argi laga nahi izan zuten Marabilli
“lagunarteko festibala, ez profesionala” dela. Oinarri hori abiapuntutzat hartuta, lau eguneko egitarau betea aurretik dagoela nabarmendu zuten, “herriarentzat eta herriarekin” antolatutako egitaraua. Kirmen Uribe antolatzaile eta Manuelistak nabarmendu zuenez, “
ia herri osoan egongo dira jarduerak urriaren 5etik 8ra”.
[EGITARAUA]
[2015eko ARGAZKI GALERIA]
Aurtengo Marabilli Sormen Festibalean
belaunaldi jakin bat hartu dute ardatz. Uriberen aburuz, “olatu handia da belaunaldi hori, eta hazten dago”; besteak beste Miren Amuriza, Espainiako Dantza Sari nazionala irabazi berri duen Kukai taldea eta Jon Maya dantzaria, Ander Lipus eta Iratxe Fresneda dira belaunaldi indartsu horren adierazle. Prentsaurrekoan azaldu zutenez, “Marabilli, batez ere,
sortzaileen topalekua izatea” nahi dute antolatzaileek, “elkarrekin egoteko lekua”. Marabilli modu aparta da euren iritziz belaunaldi hori
plazara ateratzeko.
Aitzol Aramaioren senideak, Kirmen Uribe eta BegoƱa Anakabe antolakuntzako kideak eta Ander Lipus aktorea, aurkezpenean. Argazkia: Marabilli Sormen Festibala
Beste alde batetik, iadanik Marabilli festibalaren lagun handiak direnen jarduerak ere nabarmendu dituzte. Horietako bi,
Asier Altuna eta
Ander Lipus dira. Lipusek, urteak zeramatzan Marabillin parte hartzeko gogoagaz, baina hau ospatzen zen datetan, beti proiektuak lantzen aritzen zenez ezin izaten zuen bere laguna zenaren omenezko festibalean parte hartu. Aitortu zuenez, aurtengo urrirako
Hozkailua antzezlana jada taularatuta edukiko zutela ohartu zenean eta
Manuelisten deia jaso zuenean asko poztu zen, denbora luzez baitzegoen zain festibalean modu honetara parte hartu ahal izateko.
Zinegileak, bestalde, bere sekuentzia kuttunak erakutsiko ditu, aurretik Fernando Leon de Aranoak edo Montxo Armendarizek egin zuten bezala. Baina ez ditu bakarrik bere lanetako sekuentziak azalduko, baizik eta zine munduak emandakoen artetik gogokoen dituenak. Aurten baina, iaz Goiko Zinean berarekin batera egon zen
Jose Mari Argoitia San Martinen laguntzarik ez du edukiko Altunak, zoritxarrez. Baina ondarrutarra gogoan edukitzeko, bi omenaldi egingo dizkiote zapatuan, bat goizean eta bestea gauean. Antolakuntzako kideek esan zutenez, “asko” ikasi zuten Jose Mari Argoitiarengandik, eta hutsune handia laga du. Goizekoa zinean bertan izango da, bera hain eroso sentitzen zen leku horretan hain zuzen, eta bigarrena berriz Alde Zaharrean: musika eskolako haurrek Argoitiak
Itoiz taldearentzat idatzitako
Marea Gora eta
Lo egin abestiak kantatuko dituzte, Dantzarte taldekoek balkoietan dantzan egiten duten bitartean.
[EGITARAUA]
[2015eko ARGAZKI GALERIA]
Marabilli jan. Marabilliko antolatzaileek
herritarrekin batera ekintzak antolatzeko zereginean, jarduera berri bat antolatu dute aurten, jarduera gastronomiko bat hain zuzen. Azken batean, sormenaren inguruan dauden eta egon daitezkeen diziplinak batzen joan nahi du Marabillik. Hori dela eta, herriko
lau sukaldarik, Cantabriko tabernako Pantxo Bedialaunetak, Zamora Etxeko Karle Beristainek, Beikoziniko Gorka Urrestik eta Sutargiko Haitz Bengoetxeak,
Aitzol Aramaioren lau lanetan inspiratutako pintxoak prestatuko dituzte Itsasaurren. Aramaioren
Un poco de chocolate, Terminal, Solo rock and roll eta Kepa Junkeragaz egindako
Buenos Aires lanetan oinarrituko dira sukaldariak esperientzia gastronomikoan.
Asier Altuna aurten ere Marabilli Sormen Festibalean egongo da.
Ondarroako herriaren eta Marabilliren arteko uztarketa geroz eta estuagoa ari da izaten, eta antolatzaileek
eskerrak eman nahi izan dizkiete euren ekintzak antolatuaz egitaraua osatzen lagundu duten taldeei. Eurentzat oso garrantzitsua da
herritarrak jaira batzea. Besteak beste, Barnetegixe (ondarrutarrek egindako film laburrak eta Pink Floyden
The Wallen bertsio originala ondarrutar azpitituluekin), Zubi Zahar herri ikastola (erraldoi eta buru handien Euskal Herriko topaketa), Gaztetxea (igoera bertikala Tontorramendira), udal musika eskola, Kresala, Bertsutan bertso eskola eta beste hainbat elkarte egitarauan egoteak berebiziko indarra dauka. Bestalde, zenbait ondarrutarrek norbanako gisa ere parte hartuko dute Marabillin, eta horren adibide dira
Antxon Uskolak Joseba Irazokirekin Musika plazan eskainiko duen sormen lanen uztarketa, musika eta margoketa oinarri izango dituena edo Oier Ituarteren
Aztarnak argazki erakusketa, dagoeneko eta domekara bitarte zabalik dagoena erakusketa aretoan.
[EGITARAUA]
[2015eko ARGAZKI GALERIA]
Marabilli Festibalean parte hartuko duten herriko beste eragile bi Portuko Ranpi eta Barnetegixe dira,
Marabilli off ekimenaren barruan. Barikuan, 01:00etan,
El Gancho Sonidero Dj bikote zaragozarraren kontzertua egongo da
Portuko Ranpan.
Barnetegixe gunean berriz,
Anabasa Eremua, BƱt proiektu, Harria gorde, Leokadi, Minutu bat h.m., Ondar Ahoak, Ondarruko Vasca, Recreacion, Securitas Angelorum, Terminal, Zea bingo! eta Olentzero ondarrutarrek egindako film laburrak eskainiko dituzte. 16:00etan Josu Eizagirrek ‘Anabasaren 20.urteurrena’ aurkezpena egingo du, bere laburmetraia hasi baino lehen, eta 18:30etan gauza bera egingo du Aiert Goenagak, ‘ZeiƱ de Olentzero?’ izenburupean.
10 minutu ikusteko eta Amparanoiaren kontzerturako dagoeneko ez dago sarrerarik, eta Zea Mays taldeaz eta Dj Elepuntogaz gozatzeko ere sarrera gutxi batzuk baino ez dira geratzen
Ondarroa eta Galiza. Ondarroak, eta orokorrean Euskal Herriak, betidanik eduki izan dute lotura berezia Galiziarekin. Hari horri helduta, ekimen bi antolatu ditutze. Lehengoa,
Xurxo Souto idazle galiziarraren ‘Contos do Mar de Irlanda’ emanaldia, non arrantza oinarri hartuta hainbat ondarrutarrek urte luzez lantoki izan duten
Ronck All inguruko istorioak kontatuko dituen. Bestea,
Dabide Cabaleiroren Sitio distinto fima da. Film honek, Galiziatik Euskal Herrira etorritako herritarren historia kontatzen du, nola etorri ziren, nola sartu ziren euskal gizartean, eduki dituzten harremanak eta abar. Tartean, hainbat ondarrutar ere agertzen dira pelikulan.
Zenbait ikuskizunetarako
sarrerak amaituta daude dagoeneko, eta beste batzuetarako gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Esate baterako 10 minutu ikusteko eta Amparanoiaren kontzerturako dagoeneko ez dago sarrerarik, eta Zea Mays taldeaz eta Dj Elepuntogaz gozatzeko ere sarrera gutxi batzuk baino ez dira geratzen.
Manuelistek nabarmendu dutenez, Marabilli Sormen Festibalak herriari bizia eman nahi dio egun hauetan.
HONEKIN LOTUTA:
ARGAZKI GALERIA (2015eko Marabilli Sormen Festibala)