Lea Ibarreko egutegiko lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik da
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak antolatzen duen lehiaketara argazki, marrazki edo ordenagailuz diseinatutako edozein lan aurkeztu dezakete herritarrek. Lea Ibarra da gaia, eta beraz, aurkeztutako proposamenetan LEA IBARRA-2018 testua agertu behar da. Argazki irabazleak 2018ko egutegia irudikatuko du.
Urriaren 28a (barikua) da lanak aurkezteko azken eguna. Lehiaketaren irabazleak 500 euroko diru saria jasoko du.
Epaimahaiak saria eman gabe uzteko aukera dauka; orain arte inoiz ez da gertatu saria eman gabe uztea.
Proposamenak Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoan (Elexalde 1, Gizaburuaga/ telefono zenbakia 94-684 29 82 eta posta elektronikoa leaibarra@bizkaia.org) edota berau osatzen duten bost udaletxeetan (Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar) aurkeztu behar dira, 09:00etatik 14:00etara.
Lanak aurkezteko modua. 2017ko egutegi lehiaketan parte hartzen dutenek bi gutun aurkeztu behar dituzte. Gutun batean egindako lana sartu behar dute, eta beste gutunean, berriz, egilearen datu orokorrak: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea.
Azaroko lehenengo astean bilduko da lehiaketako epaimahaia osatzen duen Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren Kultura Batzordea.