El futuro es la memoria izena dauka egitasmoak, eta Alzheimerraren Nazioarteko Eguna irailaren 21ean izan zela eta,
urriaren 9an, astelehenean, proiektua aurkezteko hitzaldi bat eskainiko dute
19:00etan Zabielen .
Gaixotasuna pairatzen duten pertsonak
zaintzen dituztenentzako heziketa berezia eskaintzea da proiektuaren helburua, eta edozein pertsonari dago zabalik. Zaintzaileei euren egunerokotasunean beharrezkoak dituzten
tresnak eskaini eta ezagutzera emango zaizkie.
Gizarteak gaixotasun hau nola hautematen duen ikusita,
eraldaketa sozial proaktibo bat sustatu nahi dute, azken batean 2006ko abenduaren 14an ateratako
Menpekotasun Legea betetzeko.
‘El futuro es la memoria’ lasterketan 1.500 kilometro egin zituzten Cadiz eta Bilbo artean, tartean, Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat herritarrek. Argazkia: ‘El futuro es la memoria’