Benito Ansola eta Juanba Berasategi omenduko ditu 40. Euskal Zine Bilerak
[KAMERATOIA IKUS-ENTZUNEZKOEN RALLYA]
Berasategiri omenaldi bat egin eta bere ibilbidearen berri emango dute irekiera ekitaldian; Benito Ansolaren omenaldia berriz, amaiera ekitaldirako utzi dute. “Bi erreferentzi izan dira guretzako eta eurek erakutsitako bidea jarraitzen saiatzen gara”, esan zuten. 40 urtetako ibilbideari esker, Lekeitioko Euskal Zine Bilera euskarazko zinemagintzaren topagune garrantzitsuenetarikoa izango da astebetez. Urriaren 14tik 21era Lekeitio euskara eta zinemagintza uztartzen dituen mundu osoko amateur eta profesionalen bilgune izango da. Beti bezala, bi helburu izango ditu: alde batetik euskerazko lan amateurrak saritu eta horiei laguntza bat ematea, eta bestetik, euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izatea. Horrela, urtero legez, lehiaketa arlo bitan banatuta egongo da, profesional zein amateur mailetan.Joseba Zuberogoitia (antolatzailea): “Lanen kalitatea geroz ete hobea da, eta jendeak horrelako lanak egiteko trebetasuna daukala ikusten da”Kalitate ona. 40. bilerak 47 lan jaso ditu eta horietatik 31 egongo dira lehian, zortzi lan profesionalak eta 23 amateurrak. “Aurten ere kalitate nahiko ona egongo da. Antolatzaileon ustez, lanen kalitatea geroz ete hobea da, eta jendeak horrelako lanak egiteko trebetasuna daukala ikusten da”, adierazi zuen Joseba Zuberogoitiak. Hiru kategoritan sarituko dute. Zuzendaritza eta gidoi kategorietan zilarrezko antzarrekin, eta film onena urrezkoagaz. Asier Hernandez eta Miren Gogenolak aurkeztuko dute hasierako ekitaldia, eta 40 urtetako ibilbidearen errepasoa egingo dute. Amaierako ekitaldian sari banaketa egingo dute Tessa Andonegi eta Miren Gogenolak gidatuta.
[KAMERATOIA IKUS-ENTZUNEZKOEN RALLYA]
Ezagun egin diren sortzaile asko igaro dira Lekeitioko bileratik, horien artean Handia filmagaz Zinemaldiko sari berezi bi eraman dituzten Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariak. Herriko Zinemazale elkarteak egindako lanari esker, Handia zine bileran estreinatuko dela jakitera eman du Zuberogoitiak.Mertxe Arrizubieta (Lekeitioko Kultura zinegotzia): “Gure herriak daukan altxor hau babestu eta bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu, eta herritarrei zinemara joan eta antolatutako ekimen ezberdinetan parte hartzeko deia egiten diegu”Bestalde, Topaguneak eta Euskal Zine Bilerak elkarlanean antolatzen duten Benito Ansola Beken bosgarren saria emango dute aurtengo jaialdian. Aurtengo irabazlea Ruben Martinez Rosasen Altsolorra lana izan da. Martinezek 3.000 euroko beka jasoko du amaiera ekitaldian bere proiektua gauzatzeko. «Gure herriak daukan altxor hau babestu eta bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu, eta herritarrei zinemara joan eta antolatutako ekimen ezberdinetan parte hartzeko deia egiten diegu», esan du Mertxe Arrizubieta Lekeitioko Kultura Zinegotziak. Bere ondoan izan ditu ekitaldian bileraren laguntzaileak diren erakundeetako ordezkariak: Leire Corrales Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politika saileko ordezkaria, Andonegi Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Zuzendaria eta Leire Lardizabal Topaguneko kidea.