Urriaren 11ra arte izena eman daiteke XII. Ermitarik Ermita mendi martxan
Udaletxean izena eman behar da, bertaratuta, telefonoz deituta edo mezu elektronikoa bidalita. Ibilbide osoak 25 kilometro ditu, berezia 29 kilometrokoa da, eta laburra, ostera, 10 kilometrokoaUrriaren 21ean egingo dute Aulestiko XII. Ermitarik Ermita ...
Udaletxean izena eman behar da, bertaratuta, telefonoz deituta edo mezu elektronikoa bidalita. Ibilbide osoak 25 kilometro ditu, berezia 29 kilometrokoa da, eta laburra, ostera, 10 kilometrokoa
Urriaren 21ean egingo dute Aulestiko XII. Ermitarik Ermita mendi martxa. Urriaren 11ra arte aurretiaz izena emateko aukera dagoen arren, egunean bertan ere izena eman ahalko da.Hala ere, egunean bertan izena ematen dutenentzat ez dago ziurtatuta kamiseta oroigarria jasotzea. Hain zuzen, urtero moduan martxa amaieran kamiseta oroigarriak banatuko dituzte plazan, eta kopaua egongo da parte hartzaile denentzat (parte hartzeko eskumuturrekoa erakustea beharrezkoa izango da).
Aldez aurretik izena eman gura dutenek udaletxean egin beharko dute. Bertaratzerik ez dutenentzat hauek dira udaletxeko telefono zenbakia eta posta elektronikoa: 94-627 90 06 / alkatetza.aulesti@bizkaia.org.
14 urtera artekoek 7 euro ordaindu behar dituzte, eta 14 urtetik gorakoek, berriz, 15 euro.
25 kilometro izango ditu ibilbide osoak, eta laburrak, ostera, 10 kilometro. 29 kilometrokoa ere prestatu dute; eguraldiaren arabera erabakiko dute egin ala ez.
08:00etan herriko plazatik irtengo dira ibilbide osoko zein bereziko parte hartzaileak. 25 km-ko martxa bost ordu eta erdian egin ohi dute, eta berezia egiteko ordubete bat gehiago behar izaten da. Bestalde, 10 km-ko ibilaldia egitea erabakitzen duten herritarrak 10:30ean irtengo dira parketik, eta hiru bat ordutan burutuko dute mendi martxa.
Hornidura guneak
Mendi martxa hasi aurretik, tabernak zabalik egongo dira parte hartzaileek gosaldu ahal izateko. Ondoren, ibilbidean hiru hornidura gune izango dituzte indarberritzeko: Urregaraiko zelaian, Garatxagan eta Lekerikan.
Martxa amaitzean herritarrek dutxatzeko aukera izango dute. Bestalde, antolatzaileek zehaztapen batzuk egin dituzte. Alde batetik, galazota dago mendi martxara txakurrekin joatea, eta beste alde batetik, ibilbidean zehar zein hornidura guneetan hondakinak zakarrontzietara botatzeko eskatu dute.